Adinarekin jolasean: eskolartekotik hasi eta adinekoen egoitzaraino

Nafarroako eta Arabako Eskolarteko finaletako bertsoaldiak hartu ditugu hasteko, baita Markina Xemeingo gazte egunekoak ere. Bederatzikoa, gazteen eskutik iritsi zaigu. Baina, nori bota ote dio bederatzikoaren puntua Igauri Lopetegik? Adinean gora eginda, Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, "Adin adin" programaren barruan 18 bertso saio antolatu dira maiatzean. Xabier Urteaga lankidea, Bergarako Mizpirualde egoitzako saioan  izan zen eta han jasotakoekin erreportajea prestatu digu. Entzun nahi al duzu?

Om Podcasten

Uhinetako bertsoen plaza podcastean eramangarri. Lehengo eta oraingo bertsoaldietara harpidetzeko aukera zabala