Amurriokoak, finalari begirako kontuak eta bertsularitza ondare inmaterial

Amurrion jokatutako finalaurrekoan entzundako bertsoaldiak hartu ditugu gaurko saioan, baina ez hori bakarrik; Bañueta kiroldegian iritziak biltzen ere aritu baitzen Euskadi Irratia. Aste honetako beste bi kontu ere jorratu ditugu: Irratiaren urteurrenaren aitzakian Iruñeatik egindako saioan, Nafarroa Arenara gerturatzeko aukera izan zuten. Jakin nahi al duzu nola antolatuko den abenduaren 18ko finala? Kontuan izateko hainbat gauza kontatu zizkiguten. Bestalde Frantziako kultura ministerioak bertsularitza kultura-ondare inmaterialaren katalogoan sartu duela ere kontatuko dizuegu.

Om Podcasten

Uhinetako bertsoen plaza podcastean eramangarri. Lehengo eta oraingo bertsoaldietara harpidetzeko aukera zabala