«Hibernatzen zegoen horri forma eman eta gureak diren kantuak kaleratzeko tarte bat sortu da»

NAIZ IRRATIA - Musikharia | naiz.eus - A podcast by Naiz Irratia

Categories:

Bi Zaldi askori ezaguna egingo zaion proiektua da, izan ere aspalditik emanaldi asko eskaini dituzte Beñat Antxustegik, Eneko Sierrak eta Gartxot Unsainek osatzen duten taldeak. Diskorik ez dute publikatu orain arte, ordea, eta 2014an hasitako bideari forma eman diote orain ‘Lo zena’ kaleratuta.